Eztabaida? foroa

Bakan batek blog honetan galdetzen zuen prentsan agerturiko  Neutrinoen eta argiaren abiadurari buruz. Opera saiakuntzan neurtu omen dute neutrinoek gainditzen dutela argiaren abiadura.

Elhuyar aldizkariko azken alean argitzen da apur bat gehiago zertan den sorturiko eztabaida. Irakurri nahi baduzu hemen duzu linka: http://aldizkaria.elhuyar.org/artikulua.asp?Artik_kod=15804.

Eta hurrengo hau ez ere oso-oso ohartxo polita da, ikus: http://aldizkaria.elhuyar.org/artikulua.asp?Artik_kod=15805

Ea bada.

2 erantzun Eztabaida? foroa -ri

  1. Xugi says:

    Aupa lagunok. 2005eko uztaileko azterketan zalantza bat sortu zait. A multzoko 2. ariketan (elektroi bat eremu elektriko baten sartzen dena) a) galderak indar elektrikoak sorturiko orbita nolakoa izango den galdetzen du eta emaitzetan orbitu zirkularra izango dela dio. Gainera orbitaren “R” erradio kalkulatzen du. Baina indar elektrikoak orbita zirkularrak eragiten ditu ala? indar elektrikoak ez du bere norabidea aldatzen eta ez luke orbita zirkularrik eragin beharko eta bai hortik zehar irakurri dudan bezala higidura parabolikoa. Besterik gabe zuen erantzunen zain geratzen naiz. Eskerrikasko

  2. Jon A says:

    Aupa Xugi:
    Arrazoia duzu,
    a) galderan E eremu elektrikoa baino ez dago, eta F indarraren emaitza ondo dago baina higidura parabolikoa da. FE= – 1,1×1016 i N baina hasierako abiadura OY (j) da.
    b) galderaren erantzuna ere ondo dago
    c) galderaren F indarra Fm= – 1,1×1016 i N = 2FE baina orain FE= 1,1×1016 i N da protoia +q duelako. Orduan HZU da eta ez dakit zergaitik idatzi dudan “Ez da orbitarik” (egia da baina tentelkeria hutsa da). Nik uste dut beste ariketa batekin bahastu naizela. Barkatu endredoak eta eskerrik asko bloga erabiltzeagatik

    Ariketam 2.- Elektroi bat eremu elektriko uniformea dagoen espazioko eskualde batean sartzen da. Eremu elektrikoa OX ardatzaren paraleloa da, eta E = Ei intentsitatea du. Elektroiaren abiadura OY ardatzaren paraleloa
    da: V = Vj. [Datuak: E = 103 Volt/m, V=103 m/s.]
    a) Kalkulatu elektroiaren gaineko indar elektrikoa. Nolakoa izango da deskribaturiko orbita?
    b) Elektroiaren gaineko indar elektrikoa haren gainean eremu magnetiko batek sorturiko indar batez anulatu daiteke. Eremu magnetiko hori espazioko eskualde berean E gainezartzen zaio eremu elektrikoari. Kalkulatu eremu horren intentsitatearen (B) modulu, norabide eta noranzkoa.
    c) Zein izango da protoi baten gaineko indar erresultantea (modulu, norabide eta noranzkoa) protoiaren
    abiadura eremu bi horiek gainezartzen diren eskualdera heltzean elektroiak zeramanaren bikoitza bada?
    Elektroiaren karga: e = – 1,60 x 10-19 C Elektroiaren masa: me = 9,1 x 10-31 kg Protoiaren masa mp = 1.800 me

Idatzi komentario bat nahi baduzu

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s