Prentsatik tiraka

Sateliteak, prentsa eta  fisika apur bat.

Badirudi ikasturte hau oso aberatsa suertatzen ari dela Fisikaren ikasketaren mundutik begiratuta. Gogoratu besterik ez dago neutrinoek argiaren abiadura gainditu dezaketela frogatzen zuen Opera saiakuntzaren berria (Berrian 2011/09/19 eta 29 2011/11/24), Higg bosoiaren zantsuak aurkitu egin direla dioen beste hori (Elhuyar  282, 2012ko urria) eta laburpen gisan “Esperentzaz beteriko urtea” izenburua duen artikulu bikaina (Berria 201/01/10 Ezarian), 2011ko aurkikuntzaz eta 2012rako erronkaz Xabier Martinenen egin duena. Baina horietaz gain beste batek erakarri du nire arreta (Berrian 2012/01/5) eta  halaxe dio “GRAIL zundak, prest Ilargiari erradiografia ateratzeko.

Azken berri honetatik tiraka animatu nahi ditut batxillerreko ikasleak zentzu zientifiko-kritikoarekin irakuri eta lantzera. Hau da, prentsa iraurle ohi batek berriari ateratzen dion xuku berbera ateratzen diogu ala gure ikasketen balioaz autofinkatu ahal gaitezke?:

Azken helburu honexekin planteatzen dizuet hurrengo ariketa batxilerreko 2. kuntsoko ikaskeei.

Berriak, laburtuta, halaxe dio GRAIL zundek irailaren 10ean jaurtikiak izan ziren eta egunotan heldu dira ilargiaren orbita egokira, bere geruzatik 55 kilometrotara hain zuzen. 11 ordu eta erdiko orbitak deskribatzen dituzten bitartean Ilargiaren erradiografiak aterako dituzte (iada aterata egongo dira). Zundak gero ilargiratuko dira  talk horretan desegingo direlarik. (berria, noski, askoz luzeagoa da).

Ariketa hauxe da:
1.- Baieztatu GRAIL sateliteen orbita horretan periodoa 11 ordu eta erdikoa dela. (1 ordu 52 min. 48 s.)

2.- Lurra eta Ilargiaren tarteko zein punturaino bidali behar dugu zunda bat Ilargiaren eremu grabitatorioan sartu dadin eta, ondorioz, Ilargiarantz eror dadin? ( Lurraren eta Ilargiaren eremu grabitatorioak elkar ezbatzen duten puntua da erantzuna). (3,4 108 m Lurraren erditik edo 3,33 108 m gainazaletik)

3.- Zenbat energia  eman behar izan zaio zunda bakoitzari puntu horretaraino hel dadin? . Hau kalkulatzeko bidaia jaurkiak behartutakoa dela hartuko dugu, hau da, zundek ez dutela ez energia galtzen inongo marruskaduragatik eta ez daramatela inolako energi iturririk barruan. (1,23 1010 J)

4.- Eta zein abiaduraz egingo du talka Ilargiaren kontra? Hau kalkulatzeko kontuan izan zunek Ilargiaren eremu grabitatorioan daudela iada eta marruskaduraren galerarik gabe egingo dugula. (2395,5 m/s)

Idatzi komentario bat nahi baduzu

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s